XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

z) Ikurrtonak arrtu.

Jai-egunez, aste barruko okerrak zuzendu ta urrengo asterako gogoak sendotu bearr ditugu.

Onetarako obenak autorrtu ta Jaunarrtu.

Lenengo kistarrak jaupaldira eltzen ziran bakoitzean Jaunartzen eben.

Auxe da oin be Eleiz Ama'ren gogoa.

Ogi au jaten dauanik ez da ilgo, agindu eban Jesukristo'k.

Gure biotzak garrbitu, zerutarrtu, ta gure griña txarr guztiei eutsiteko indarra damosku Jesukristo'ren Gorputzak.

d) Otoi-egin.

Igandeko otoya, kistarr-batzaren otoya da.

Ez dira bi edo iru Jesukisto'ren izenez otoi egiteko batzen diranak; gizadi osoa da igandez Jaungoikoa'ren aurrean belauniko jarri, ta bere besoak eta bere gogoko oyu ta dearra Goikoa'ganaño jasoten dituana.

Eleizak, Jesukisto'ren ezkon maiteak, kistar guztion ordez egin daroa otoi au: kistarr oron biotzeko oyu, eskari, poz ta negarrak bere eskuetan arrtu ta Jaungoikoa'ri opaltzen dautsoz; batsuetan samurrkiro, leunkiro, maiteak maitatiari lez, eskatzen dauana iristeko uste beteaz; bestetsuetan, zorrotzak eta miñak izan oi dira Eleiza'ren dearrak, semeen zorionez arrtega ta ernai dabillen amaren eduz.

Geyenez, atzerrian aberri-miñez dagonaren antzera, illunak, gozoak, ustetsuak.

¡Ai! ondo luzea da beintzat nire atzerrialdia!.

¿Noz elduko ete naz ta Jaungoikoa'ren aurrera noz agertu?.

e) Irakurrgai onak.

Otoyan geuk Jaungoikoa'ri ta irakurrgayetan Jaungoikoa'k geuri itz dagisku.